WEBGUNE BERRIA

2012-02-26

Otsailak 26.EKMI. Kamaraka eta Goikogane lainopean.

Kurtso honetako Eskola Kirola Mendi Ibilaldiak (EKMI) kanpainan zorte txarra izaten ari gara eguraldiarekin. Kurtso honetan, 2011. urtean egin behar genituen lau irteeretatik soilik bi egitea lortu genuen, Pagonabarra (Aiara) eta Soila (Izki), hain zuzen ere. Bi tontor hauek ikustoki paregabeak dira, lehendabizikotik aiaraldeko hainbat herri eta mendigune primeran bereiz daitezke: aiarako herrixkak, Amurrio, Urduña, Luiaondo, Gorobel mendizerra oso-osorik, Gibixo, Babio, Burubio, Eskoritas, Peregaña, Montenegro, Iñordo, Eskorla, Aspaltza, Jesuri, Arrola, kukutxa, Untxueta… baina lainoak ez zigun aipatutako lekuak ikusteko aukerarik eman… gauza bera gertatu zitzaigula Izkiko Soila mendian, lainopean egun osoan ibili behar izan genuen eta autobusera heldu bezain pronto eguna argitu zuen.
 
Ondoren, azken urteotan bezala, urtarrilean atseden hartu genuen hurrengo hilabetetan eguraldia hobea izaten baita… baina otsailaren hasieran iragarritako lehendabiziko irteera Arabako Foru Aldundiak bertan behera utzi zuen aste horretan izandako elurte prezipitazioak eta alertak direla eta.

Azkenean, gaur otsailaren 26an irteerei ekin diegu berriro ere baina eguraldia ez du lagundun ezer ez. Hasiera baten planteatutako ibilaldian Ganekogortara igotzea espero genuen Laudioko Santa Lucian lainopean geundela 10metrotara ez zen ikusten eta Burdin Gerrikotik ibilaldi lasai bat egin dugu, azkenik Kamaraka eta Goikoganeko mendietara igo garelarik. Ea hurrengoan behingoz paisaien bat ikusten dugun !!









Bitxikeri moduan, kontuan izanik aurten MLren 50.urteurrena dela, 600 mendien proiektuari ekin diote herriko eta eskualdeko hainbat mendizale. Goikogane inguruan “600 mendien banderatxoa” zeramaten (guk ahaztu egin dugu) 4 bat mendizale topatu eta guztiok batera talde argazkia atera dugu. 

Irteera honetan, aurrekotan bezala, giro aparta eta farre asko !!

No hay comentarios:

Publicar un comentario