WEBGUNE BERRIA

2012-02-26

Herriarenak koadrilak "7 mendi 7 lurralde" ekimena prestatu du

Mendiko Lagunaren 50. urteurrena dela eta, Euskal Herriko mendi guztien igoera 2012 urtean egitea proposatu zuen mendi taldeak. Horrela, Herriarenak koadrilak herrialde bakoitzeko bana egitea erabaki dute “7 mendi 7 herrialde, jai herrikoien alde” lelopean.

Herriarenak-en arabera, Mendiko Lagunak Amurrioko jai herrikoak bultzatzeko eman duten laguntza eskertzeko egingo dituzte zazpi mendiak, eta nahiz eta egindako zozketan sei egokitu zitzaizkion, kideek zazpigarren bat egitea erabaki zuten: “ gure lurraldetasuna aldarrikatzeko eta presoen etxeratzea bultzatzeko”.
Aukeratu dituzten mendiak honako hauek dira: Bizkaia, Galarregi (600m); Araba, Palomares (1446m); Gipuzkoa, Onddi (545m); Nafarroa, Baragain1156m); Lapurdi, Manttale (573m); Zuberoa, Ützigaina (1618m) eta Nafarroa Beheran, Jara (812m).

Lehendabiziko irteera Galarregi mendira izango da otsailaren 19an eta martxoaren 10an Menditxotx irteera prestatu dute taldekideek. Hernaniko Oddi mendia igo ondoren, Goiko Lastola sagardotegian bazkalduko dute eta busa egongo da. Txartelak Txoko Gorrin salduko dira eta 40 euro balioko ditu.
Mendiko Lagunak 50 urte beteko ditu aurten eta hori dela eta, Euskal Herriko gailurren katalogoko 600 mendiak egitea proposatu zuen 2010ko urte bukaeran. 

ITURRIA: aiaraldea.com/ Miren Ayesa Aranoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario