WEBGUNE BERRIA

2012-06-22

Udako Argazki-postal digitalen III. Lehiaketa, animatu eta parte hartu!

Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Azkenengo bi urteetan bezala, aurten ere, Udako Argazki-postal digitalen III. Lehiaketa antolatu du aiaraldea.com web-guneak. Leku urrunetatik eta bertako txokoetatik ere, sarean euskaraz harremandu eta udan bizitako esperientziak partekatzeko ekimena hain zuzen ere. 
Aurten gainera, parte hartzea inoiz baino errezagoa izango da. Argazkiak eta testu txikiak osatzen duten postal digitala web-gunean igotzeko aukera emateaz gainera, Whatsapp aplikazioaren bitartez ere bidali ahal izango baita (Tlfno zenbakia: 688 848 152).
Gogoan izan lehiaketan bidalitako argazkiak eta testuak osatzen duten osotasuna baloratuko dela, eta ez soilik argazkiaren kalitatea.
Sariak? Argazki kamera digitala eta 2 lagunentzako asteburu pasa nekazal-etxe batean.
Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan gabe ere, gertuko istorio txikiek ere asko esan dezaketela. Telefonoarekin, kamerarekin... egin klik eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario