WEBGUNE BERRIA

2012-05-22

HAURRENTZAKO XI. IBILALDIA. Marcha Infantil.

Mendiko Lagunak Taldeak, maiatzaren 20an, igandea, Haurrentzako XI. Ibilaldia antolatu zuen.
Nahiz eta iragarritako eguraldi txarra izan, lainoak eta euria goizean zehar, 60 mendizale inguru parte hartu zuten atzo egindako ibilaldian eta antolaketan.

Oraingoan, eskola kirola mendi ibilaldiak programan parte hartze duten zenbait gaztek, hartu dute ibilaldi honen antolaketa ardurak. Gazteek, azken hilabeteotako bileratan landutako programa eta eginkizunak taldeka banatu eta ibilaldia markatu eta martxa ondoren markak kendu, kontrol guneak antolatu, hornidura erosi eta jarri, oparitxoa prestatu dute, beste zenbait eginkizunekin batera.

Ibilaldia, 11 kilometrokoa izan zen, Babio eta Burubioko mendigunetara ezohikoak diren bideetatik heltzeko ibilbide ikusgarriengatik.

Argazki aurkezpena ikusteko HEMEN SAKATU.



No hay comentarios:

Publicar un comentario