WEBGUNE BERRIA

2012-01-15

Mendiko Lagunak Taldeak Urrezko Guk Saria jaso zuen larunbatean.

Larunbatean, Amurrio Antzokian, arratsaldeko zortzietan hasi zen 2011ko Guk Sariaren gala (atzeratuta agenda arazoengatik). Oraingoan, saria emateko batzordea Amurrioko Udalak, Amurrio Bidean elkarteak (Tokiko Garapenerako Elkartea) eta Apymcak (Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkartea) osatzen zuten, eta batzorde horrek eskertu egin nahi izan du talde horrek udalerrian egiten duen lan aktibo eta dinamikoa.

Herriko musika eskolako hainbat musikari eta abeslarien laguntzaz egindako galan, Mendiko Lagunak Taldeak 2011ko Urrezko Guk saria eta Makila jaso zituen, aurreko edizioa irabazi zuen laguntza eta harrera taldearen, Laguntza elkartearen eskutik. Horrez gain, talde irabazleak 2012ko herriko jaien pregoia irakurriko du. Gainera, 2012. urtean oso berezia da talde irabazlearentzat; izan ere, 50. urteurrena ospatuko du, urrezko ezteiak alegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario