WEBGUNE BERRIA

2011-11-13

EKMI. Soila 933 m. Lainoak harrapatuta!

2011-2012ko Eskola Kirola Mendi Ibilaldiak jardueraren bigarren irteera Izkiko Natur Parkean zehar igaro zuen. 62 pertsona parte hartu zuten.

Oraingoan, hasieran eguzkiaz gozatu genuen baina altueran igo ala, lainopean sartu eta soilik nagusiek (eskapatu zirelako) gailurra egiteko aukera izan zuten

Soila mendiaren goi-partean zegoen laino itxiak ez zigun aukerarik eman leku izugarri honetako bista paregabez gozatzeko baina bidean zehar, gorostiak, pagoak, haritzak eta hagin erraldoi bat ikusteko aukera izan genuen. 

Horra hor, egunean zehar ateratako argazkitxo batzuk:
 
Korres herritik irten eta Antoñanara doan bidea hartu genuen, Agin ibilaldi balizatuarekin bat egiteko asmoarekin./ Mendiko Lagunak.
 Hamaiketakoa, lainoan murgilduta./ Mendiko Lagunak.

Ibilaldiko gunerik estuena eta politenetarikoa. Mendigunearen goialdean zegoen lainoa xarma eman zion irteera interegarri honi./ Mendiko Lagunak.

Herritarrak krisia eta bestelako arrazoiengatik utzik zegoen parketxearen kanpoaldeko bankuetan./ Mendiko Lagunak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario